Eraso matxisten aurpegi guztien kontra borrokatu behar dela aldarrikatu dute gaur Errenteria-Oreretan egin duten eskualdeko manifestazioan.

Ikusezin eta eskuak lotuta, emakumeak horrela nahi dituztela salatu dute gaurko martxan.
Urrats bat harago. Salaketa dinamikan bakarrik ez aritzea. Eraso sexisten egileak isolatzea, gizarteko parte ez direla esatea, desiratuak ez direla jakinaraztea, eta legeak ezarritakoak bete ditzatela, beti ere jakinda indarkeria matxista arazo estrukturala dela, gizarteko kapa askotatik borrokatu behar dena: hezkuntza, politika, osasuna, justizia… Eta emakume erasotuei babes osoa, erreparazioa, bakarrik ez daudela jakinaraztea, ez bakarrik erasoaren unean, edonoiz. Baina salatu, laguntza eskatu, hitz egin, ez isilik gelditu, taldean laguntza eskatu, egin ikusgarri, saretu, egin ekarpena.
Horiek eta gehiago eskatu dituzte gaur Errenteria-Oreretan egin den Oarsoaldeko manifestazioan. Ehunka herritar bildu dira bertan, 1.000tik gora mobilizazioak zuen luzeraren arabera. Eta martxa zabaltzeko leloak,
Patriarkatuaren maskarei emakumeok hamaika erantzun, argi aski uzten zuen indarkeria matxistaren aurpegia ez dela bakarra, eta ez dela ausazko biolentzia bat, gizarte egituran txertatuta dagoela, eta askotariko adierazpideak dituela.
Herriko Plazatik abiatu da martxa, eta bertan bukatu. Honakoak irteerako irudiak dira.