Indarkeria matxistaren kontrako eguna da gaur. Horren harira, Errenteriako Udalak erakunde adierazpena kandu du. Erreparazioan jarri du enfasia.

Errenteriako udaletxean, indarkeria matxistaren kontrako mezua.
Errenteriako Udalak erakunde adierazpena osatu du gaurko egunaren harira, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Indarkeria estrukturala dela adierazi du udalak, eta horri aurre egiteko behar diren medio guztiak jarri behar direla mahaiaren gainean: prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa, koordinazioa, justizia eta erreparazioa. Bide horretan, dirua, pertsonak, eta legeak politika horiek behar dituzten lanabesak direla azaldu du.
Indarkeria matxistaren biktimen erreparazio eskubidean arreta berezia jarri du udalak, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko “begirada berria” jartzeko asmoz. Indarkeria matxistari erantzuna emateko erreparazioa funtsezkotzat jo du udalak, eta bortizkeria matxistaren deslegitimazioa oinarri izanda, bortxaz tratatu dituzten emakumeei ahotsa eta protagonismoa ematea erreparazioaren ardatzean jarri du, “erreparazio honen helburua izan behar da indarkeria matxistaren biktimak eta hartatik bizirik irtendakoak guztiz osatzea”.
Udal jarduerari dagokionez, lau konpromiso egin ditu bere Errenteriako Udalak A25 honetan. Horiek, jarraian dagoen PDFan ikusteko aukera dago, erakunde adierazpen osoan.