Ez ahanzteko

Gursera (Okzitania) bisita egin zuten 50 errenteriarrek igandean. Haritz basoa da gaur egun 1939 eta 1945 urteen artean kontzentrazio eremua izan zena.

Gursera egindako bisita. ARGAZKIA: Irati Aizpurua

Gursera egindako bisita. ARGAZKIA: Irati Aizpurua

Gursera (Okzitania) bisita egin zuten 50 errenteriarrek igandean. Haritz basoa da gaur egun 1939 eta 1945 urteen artean kontzentrazio eremua izan zena. Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazaleak, La Ilusion kolektiboak eta Errenteriako Udalak antolatu zuten bisita. Sei urtean 60.000 lagun izan zituen 1939 eta 1945 artean, tartean, 2.745 euskal herritar izan ziren bertan, 38 errenteriar. kontzentrazio eremuaren gainekoak azaldu zizkien bildutakoei Josu Chueca historia irakasleak, eta bertan dagoen hilerrian omenaldi txikia eskaini zieten bertan lurperatuta daudenei txitu doinuek eta dantzariek lagunduta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.