Sara Hidalgok zinegotzi kargua hartuko du gaurko plenoan

PSE-EEren zerrendan bederatzigarren postua zuen historialari pasaitarrak.

Sara Hidalgo, PSE-EE

Sara Hidalgo Historia Garaikidean lizentziatu da.

Manuela Nicolasek libre utzitako tokia hartuko du gaurko plenoan Sara Hidalgok, eta PSE-EEren zinegotzi izango da aurrerantzean. Historia Garaikidean lizentziatua, Hidalgok EHUko ikerlaria da gaur egun, bortizkeria politikoko gaietan aditua. Orain gutxi, Los resistentes. Relato socialista sobre la violencia de ETA. 1984-2011 liburua aurkeztu zuen Trintxerpen. Gaurko plenoaren gai zerrendan, baina, badira bestelako gaiak, eta nabarmentzekoa mozio kopuru handia, bost guztira:
  • Haurren Lagunak diren Hirien Aitorpenari buruzko mozioa.
  • Donibaneko saneamenduari buruzkoa, Eguzki Talde Ekologistak aurkeztutakoa eta Donibaneko hainbat eragilek, nahiz Pasaiak Ahal Du eta EH Bilduk babestutakoa.
  • Madrilgo Udalari elkartasuna adierazteko mozioa, Pasaia(k) Ahal Du udal taldeak aurkeztutako mozioa.
  • Informazioa eta gardentasuna hobetzeari buruzko mozioa, Pasaia(k) Ahal Du udal taldeak aurkeztutakoa.
  • EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Kataluniako errepublika aitortzari buruzkoa.
Horiez gian, eta besteak beste, 2018ko Itsas Jaialdiaren Hitzarmenaren onartzea aurreikusia dago. 19:00etan da plenoa, Donibanen, udaletxean. Gai zerrenda  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.