Iñaki Zipitria omenduko dute ostiralean
Iñaki Zipitria omentzeko kantu saioa egingo dute Gezala Auditoriumean, 18:00etatik aurrera. Musika eskolako ikasle eta irakasleek parte hartuko dute.

Iñaki Zipitria Urkizu.
Urriaren 31n hil zen Iñaki Zipitria euskaltzale eta euskararen eragile lezoarra. Hari omen egiteko ekitaldia antolatu dute ostiralerako (abenduak 1) Lezoko Udalak eta Tomas Garbizu Musika Eskolak.
Kantu saioa izango da omenaldiaren ardatza. Gezala Auditoriumean izango da, 18:00etan hasita. Bertan musika eskolako ikasleek eta irakasleek parte hartuko dute.
Euskararen Egunaren testuinguruan antolatu dute musika-omenaldi ekitaldia.