Hil hasieran, Gorenak arrazoi eman zien atez atekoa duten herriei; udalaren kontrako errekurtsoa kentzea erabaki du San Markosek
Oiartzungo alkateorde eta mankomunitatean ordezkari Eneritz Arbelaitz, azaro hasierako agerraldian.
2014an atez ateko bilketa sistema zuten udalerriek San Markos Mankomunitatearen urte hartako aurrekontuen jarritako
auzibidearen ebazpena jakinarazi zuten azaro hasieran. Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen aurrekontu horiek, udalerri horiei eskaintzen ez zitzaien zerbitzuagatik kobratzeagatik. Udalerri horiek Pasaia, Lezo, Usurbil, Hernani eta Astigarraga.
Oiartzungo Udalak, bere kabuz, argudio berberekin, epaitegietara jo zuen. Auzi hori irabazi du Oiartzungo Udalak. Izan ere, San Markos Mankomunitateak pasa den ostiralean erabaki udalaren kontrako kasazio errekurtsoan atzera egitea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion Oiartzungo Udalari, eta mankomunitateak errekurtsoa jarri zion Madrilen.
Udala: “Irizpide justuak erabili”
Oiartzungo Udalak atseginez hartu du berria, eta San Markos Mankomunitateari aurretik eskatu diotena errepikatzeko baliatu dute. “San Markosi eskatzen diogu aurrekontuak egiteko orduan irizpide justuak erabiltzeko eskatzeko eta gehien birziklatzen dutenak saritzeko, besteak beste, oiartzuarren jarrera babesteko”, esan du udalak. Horrela, gehien kutsatzen dutenek gehiago ordaintzea galdegin dute, “zero zabor filosofia” delako. Hori praktikan jartzeko eskatu dute.
Hein berean, hondakinen kudeaketa legeria aplikatzea eskatu du Oiartzungo Udalak. “Hondakinen hierarkia aplikatzea, hondakinen murrizketa eta berrerabilpena sustatzea… izatea San Markos Mankomunitateko aurrekontuen oinarria”, gaineratu dute.
2014tik aurrerako aurrekontuak ere erreklamatu ditu Oiartzungo Udalak.