Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak, beste urte batez

Abenduaren 13ra arte eman dezakete izena; ohi bezala, oinarrizko ikastaroa eta aurreratua eskainiko dituzte

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/11/30

Iazko ikastaro bateko irudia.

Beste urte batez, Oiartzungo merkatari eta ostalariek euskara eskolak jasotzeko aukera izango dute. Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak indarrean duten hitzarmenari esker izango da, aurten ere. Horrela, 60na orduko iraupena izango dute oinarrizko mailako eskolek zein aurreratukoek. Lehenengoen kasuan, bezeroekin oinarrizko elkarrizketak izatea da helburua. Maila aurreratua aukeratzen dutenek, berriz, euskara pixka bat ulertzen dutenak izango dira, eta xedea ezagutzan sakontzea eta hitz egiten trebatzea izango da. Intxixu-AEK euskaltegiko irakasleak izango dira eskolak emateko ardura izango dutenak. Euskara eskolak Mamuten emango dituzte, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan. Berritasun bezala, enpresa bertan taldetxoak sortuz gero, lantokian emango dituzte euskara eskolak.

Izen ematea eta Lanin

Abenduaren 13ra arte eman daiteke izena, eta ikastaroak 100 euroko prezioa izango du. Hala ere, asistentzia kopuru bat betez gero, Oiartzungo Udalak kostuaren %70 hartuko du bere gain. Horrez gain, HABEren hizkuntza ziurtagiriak lortzeko aukera izango dute. Izena eman nahi dutenek, Ttur-tturera jo dezakete (Fermiñene eraikineko bigarren solairuan). Bestela, bertara deitu (943 26 01 82) edo e-posta bidez idatz dezakete. Bada bestelako berritasunik: Lanin egitasmoan parte hartzen ari diren enpresetako langileek parte har dezakete, merkatari eta ostalarien baldintza berberetan. Izena emateko epeak eta tokiak berberak dira, eta taldea osatuz gero, enpresan bertan jasoko lituzkete eskolak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.