Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Merkataritza txikia eta euskarazko prentsa, eskutik

Berrialagun diren komertzioetan erosiz gero, 1.000 euroren zozketan parte hartuko dute, gaur sinatutako akordioaren arabera

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/11/30
berrialaguna oiartzun

Itturriko Ion Zabaleku; udaleko Jexux Leonet eta Eneritz Arbelaitz; eta Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

Pasa den asteartean ikusi zen bezala, erosketak euskaraz egiteak saria dauka. Abenduan, berriz, euskarazko prentsa babesten duten establezimenduetan erosteak izango du saria. Izan ere, Berria Taldeak, Itturri merkatarien elkarteak eta Oiartzungo Udalak kanpaina bat abiarazi dute gaur. Euskarazko prentsa babesteaz gain, merkataritza txikia ere sustatuko dela nabarmendu du udalak. Horregatik lagunduko dute ekonomikoki. Berria Taldeak harpidetza kanpaina bat egina du herriko komertzioetan. 30tik gora berrialagun lortu dituzte, eta komertzio eta ostalaritza establezimendu horietan erosiz gero, erosketa bonoen zozketan sartuko dira bezeroak. Bost, hamar eta 50 euroko bonoak izango dira, eta guztira, 1.000 euro banatuko dituzte saritan. Gainera, Berrialagun egin diren komertzioen artean, beste 1.000 euro banatuko dituzte, egunkarian publizitatea jartzeko. Kanpainak abenduaren 15era arte iraungo du, eta hurrengo egunean —Txerri Eguna— egingo dute zozketa.

Txikien arteko elkarlana

Akordioaren sinaduran izan da Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria. “Euskarazko prentsa iristen ez den herritarrengana heltzen lagunduko digu”, esan du. Gainera, “Berria bezain txikia” direnekin lan egiteko asmoa izan dute hasieratik, elkarri laguntzeko. Jexux Leonet alkateak, bere aldetik, esan du udalarentzako garrantzitsuak diren bi lan ildo barnebiltzen dituela kanpainak: merkataritza txikia eta euskalgintza. Bi esparru horietan aritzen direnen konpromisoa aitortu du Leonetek. Itturri merkataritza elkarteko lehendakari Ion Zabalekuren ustez, zozkatuko diren sariek herritarrengana hurbiltzeko aukera ematen dute, eta elkarlana txalotu du. Gainera, udalari eskerrak eman dizkio merkataritza txikia sustatzeko ematen ari den urratsengatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.