Mingaina astindu dute, euskaraz

Euskaraz ikasten ari direnei hura hitz egiteko espazioa eman nahi izan diete beste behin ere.

Montzodromoa egin dute gaur Euskararen Egunaren harira antolatutako astearen barruan.

Mintzodromoa egin dute gaur Euskararen Egunaren harira antolatutako astearen barruan.

Euskaraz ikasten ari direnei hura hitz egiteko espazioa eman nahi izan diete beste behin ere, Euskararen Egunaren harira, antolatu duten Mintzodromoan. Hamarnaka lagun bildu dira, eta hainbat gai oinarri hartuta astindu dute mingaina, ikasgelan ikasitakoari ahotsa jarri edota ez erabiltzearen ondorioz erdoildutakoari bidea zabaldu diote, euskaraz noski. Parte hartzearekin pozik azaldu dira antolatzaileak baita parte hartzaileak ere. Mintzodromoari esker, beldurra edo lotsa baztertu eta euskarara hurbiltzeko urrats bat gehiago egin dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.