Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sahararen aldeko mozioa onartu dute, aho batez

Europako Justizia Auzitegiaren ebazpena betetzea eskatu dute, eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aitortu dute, besteak beste

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/11/30
Oiartzun sahara plenoa

Herrian bizi diren sahararrak eta El Watanekoak hurbildu ziren.

Azaroko ohiko plenoa atzo egin zuten, eta, gai zerrendaren barruan, EH Bilduk eramandako mozio bat aztertu zuten. Mendebaldeko Saharari buruzkoa zen mozioa. Interesa piztu zuen mozioak, pleno aretora Oiartzunen bizi diren hainbat saharar hurbildu zirelako. El Watan elkarteko kideak ere han izan ziren. Mozioak jatorria iazko abenduaren 21ean du. Europako Justizia Auzitegiak orduan ebatzi zuen Mendebaldeko Sahara ez da Marokoko Erresumaren zatia. Horregatik, Europako Batasunaren eta Marokoren arteko merkataritza hitzarmenak ezin dira Mendebaldeko Saharan aplikatu. Hori betetzea eskatuko zuen mozioak, besteak beste. Publikoaren artetik, Jose Luis Paulin medikuak hartu zuen hitza. Mendebaldeko Sahararen egoerari errepasoa eman ondoren, Oiartzungo Udalbatza animatu zuen mozioarekin bat egin zezan. Bere hitzetan, “Oiartzun beti egon da Sahararekin”, eta mozioko lau eskakizunekin bereganatzea eskatu zien zinegotziei. Udalbatzak aho batez onartu zuen mozioa. Honakoak dira, modu laburrean, udalbatzak hartutako konpromisoak:
  1. Marokoar okupazioaren onarpena eramango luketen jarduerarik ez egitea, eta Mendebaldeko Sahararen ustiaketa suposatuko lukeenik ez onartzea.
  2. Kontratu administratiboen aukeraketa irizpideetan, giza eskubideen edo zuzenbide humanitarioen urraketa egiten dutenak baztertzea kontuan hartzea.
  3. Herriko enpresariei informazioa helaraztea, saharar lurralde okupatuetan merkataritza jarduerak egitea nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa dela.
  4. Eusko Jaurlaritzari eta estatuko gobernuari beharrezko neurriak har ditzaten eskatzea, Marokorekin harreman komertzialak eten ditzaten.

Beste puntuak

Gai zerrendako gainontzeko puntuei dagokienez, desjabetze auzi bat aztertu zuten. Bi zatitan banatutako ebazpen atera zituen desjabetzeen epaimahaiak, bata udalaren interesen aldekoa eta bestea, ez. Horrela, hurrengo demandan ebazpenaren aldeko zatia defendatzea adostu zuten. Bestalde, argindarra, erregaiak, gasa eta ura garraiatzen duten enpresek, domeinu publikoaren erabilpenagatik ordaindu behar dutenaren kopurua aldatu da. Izan ere, hori arautzen duen ordenantza onartu zuten atzo. Kirol instalazioei lotutako bi puntu ere aztertu zituzten. Alde batetik, kirol instalazioen arautegi berria onartu zuten. Bestetik, Txost pilota elkarteari Madalensoroko bigarren pisuko lokal bat lagatzea adostu zuten. Gainontzeko puntuak tramite administratiboak izan ziren. Azken hitza Jexux Leonet alkateak hartu zuen. Datorren igandean Euskararen Eguna ospatuko dela gogorarazi zuen. Oiartzuarrei gonbita luzatu zien, horren harira egingo diren ekitaldietan parte hartzera animatuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.