Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bilketa Handia, behar dutenentzako

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatuta, Bilketa Handia egingo dute gaur eta bihar.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/12/01
Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Jasotako elikagaiak Oiartzunera eramango dituzte.

Gabonak ate joka daude, eta sentiberatasuna igo ohi da garai horretan. Batzuek beren aurpegia zuritzeko baliatzen dute garaia, beste batzuek beharra dutenei benetan laguntzeko. Gabonetan ez ezik, urte osoan laguntza eskaintzen du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, eta abendu hasiera probestu nahi du datorren urtera begirako erreserbak handitzeko. Gaur eta bihar egingo dute urteroko Bilketa Handia. Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidente Carlos Martinezek adierazi duenez, aurtengo helburua herritarrak mobilizatzea da, eta ahalik eta elikagai gehien biltzea.: «Iaz 660.000 kilo inguru jaso genituen, eta aurten marka hori berdinduko bagenu, oso pozik egongo ginateke». Gipuzkoak 700.000 biztanle pasatxo ditu, eta elikagaien bankuaren filosofia Biztanle bat, kilo bat da. Hala ere, Martinezek zehaztu duenez, jasotzen duten edozein kopuru begi onez ikusiko dute. Izan ere, aurreko urtetako esperientzia kontuan hartuta, urte osoko erreserben %30 da Bilketa Handian jasotzen dutena.
‘Biztanle bat, kilo bat’ da Bilketa Handian aurrera eraman nahi duten filosofia
Ohi bezala, galkorrak ez diren elikagaiak eskatzen dituzte, iraungitze datarik gabekoak. Produktu lehorrak ere gustura hartzen dituzte. «Gure esperientzia kontuan hartuta, urte osoan zehar bana ditzakegu mota horretakoak diren produktuak. Beste batzuek, aldiz, iraungitze data dute. Adibidez, esneak. Bizpahiru hilabete irauten ditu. Esne asko ematen digute, baina iraungitu egiten da».

Elikagaiak… edo bonoak

Martinezek jakinarazi duenez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak hainbat supermerkatu kateekin akordioa itxi du. Eroskiko dendak eta Uvescokoak —Super Amara eta BM— dira establezimenduak. Bertan, produktuak fisikoki emateko aukeraz gain, bonoak erosteko aukera emango dute lagundu nahi dutenek. «Jendeak diruaren truke erosten ditu bono horiek. Bote bat jartzearen antzekoa da. Guk bono horiek elikagaiengatik aldatzen ditugu; diru hori gordeta gelditzen da, eta urtean zehar behar ditugun produktuak eros ditzakegu», azaldu du. Iazko kanpainan bildutakoa aurtengo apiriletik aurrera erabili dutela azaldu du. 200.000 litro esne erosteko baliatu zuten, baita beste hainbat produktu ere: olioa, azukrea, haurrentzako elikagaiak… «Egia esan», baietsi du Martinezek, «jendeari gehiago kostatzen zaio dirua askatzea, baina guretzako oso lagungarria da. Produktuak emateak badu bere xarma, eta gainera normalena da. Oso asebeteta geratzen zara, gainera. Diruarena beste zerbait da… jendeak errezeloa eduki dezake, ‘Hauek zer egingo dute diruarekin?’ eta abar galdetzen diote bere buruari». Urteko Bilketa Handian parte hartzeko 80 establezimenduetara —gutxienez— jo daiteke. Hori da Gipuzkoako Elikagaien Bankuak kontrolatuta duen saltoki kopurua. «Denda horietan Elikagaien Bankuko boluntarioak egon ohi dira», esan du Martinezek. Baina ñabardura egin nahi izan du: «Gero momentuan momentuko boluntarioak egoten dira, bere kabuz bilketa egiten dutenak. Eskatzen badigute, biltzeko kutxa handiak uzten dizkiegu, edo kartelak, bilketa hori iragartzeko».
Elikagai ez galkorrak, haurrentzakoak eta pardelak eskatzen dituzte kanpainarako
Euren kalkuluen arabera, kontrolpean dituzten 80 denda horietan 1.700 boluntariok parte hartzen dute, eta gainontzekoetan beste hainbeste egon daitezkeela uste du elikagaien bankuko presidenteak. «Zalaparta handia da!», esan du, txantxetan. Zalaparta hori, baina, ez da dendetan hasi eta bukatuko. Jasotako elikagai guztiak Oiartzungo pabiloietara eraman behar dituzte. Azpiegitura handia behar da hainbeste tona mugitzeko. Aurten deialdi berezia egin diete furgonetak dituztenei, beren ibilgailuarekin garraiolari lanak egin ditzaten. Erantzuna berehalakoa izan zela ziurtatu du elikagaien bankuko presidenteak, eta ez dutela arazorik izango Gipuzkoa osora iristeko. Boluntarioen prestutasuna ere eskertu du. Gipuzkoan arazoak izan dituzten toki bakarra Tolosa izan da. Azken urtean eskariak behera egin duela nabaritu dute. «Badirudi gauzak hobeto doazela, baina pobrezia energetikoa deitzen zaionaren eragina askoz handiagoa da. Potoetan sartutako txitxirioak edo babarrunek eskari handia dute. Jaki horiek eginda daude, eta pixka bat berotu eta aurrera. Horrekin pixka bat aurrezten da». Harentzat albiste bikaina da beharra jaistea. Alde batetik, jende kopuru txikiagoa delako gaizki pasatzen ari dena, eta, bestetik, elikagai kopuru bera gutxiagoren artean banatu eta arreta hobea delako. Potoetan datozen jaki prestatuekin batera, edozein motako  kontserbek  ere demanda handia dute. Martinezek jakinarazi du gehien gogoko dituzten jakiak garestiak direla, jendeak asko eskertzen dituelako, baita euren funts ekonomikoek ere. Hori bai, berriro gogorarazi du elikagai horiek ez dutela galkorrak izan behar. Elikagaiak ez diren arren, pardelak ere jasotzen dituzte, jende asko joaten delako haien eske. «Gure helburua ez elikagai kopuru erraldoia biltzea, baizik eta beharra duten horiei arreta ona eskaintzea».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.