Goizean, plazan, apaingarriak prestatu dituzte.
Euskararen Eguna ospatzen ari dira gaur Oiartzunen egun osoan. Goizean, haur, guraso, eta gazteak elkartu dira plazan, eta Kudrillategikoen laguntzaz herrian zehar jartzeko apaingarriak landu dituzte.
Mokadutxoa ere egin dute, dultzaineroen doinuak lagunduta. Arratsaldean, trikiek dultzainei lekukoa hartu eta Euskararen Festa Erraldoia hasi artekoa girotu dute.