Boluntarioak, Pasai San Pedro, elikagaiak biltzen.
Pozik ziren gaur eguerdian San Pedron elikagaiak biltzen aritu diren boluntarioak. HITZAri esan diotenez, gaur, atzo bezala, jende asko eta asko egiten ari da ekarpena, eta aurreko urteetan baino gehiago biltzen ari direla nabarmendu dute.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatuta
Bilketa Handia egiten ari da Gipuzkoa osoko supermerkatuetan. Iaz 600 tona elikagai bildu zituzten, eta aurten marka gainditu nahi dute.