Egun osoko festa antolatu dute gaurko Trintxerpen Korkoiburuek, Euskararen Euna ospatzeko.
Hamabi ordu behar izan dituzte txekorra erretzeko.
100dik gora lagun elkartu dira gaur Trintxerpen, Ziriza etxean, Euskararen Eguna mahaiaren bueltan ospatzeko.
Kuadrillategiko lagunek antolatu dute haurrentzako talo tailerra.
Goizetik irten dira kalera Trintxerpen, eta hantxe, Gernika plazan erre duten txekorraren usainak lagunduta hasi dute festa. Dantza ikastaroa, talo tailerra, toka txapelketa…
Festak, hala ere, arratsaldean joko du gaina. Gaztelumendi anaiek girotuko dute lehenik bazkalostea bertsotan, eta ondoren erromeria izango da, Laja IInarekin, festa dantzan luzatu nahi duen ororentzat.
Donibanen, bien bitartean, Kantu Bazkarian ari dira Euskararen Eguna ospatzen, Bixi Bixi elkartean.