100 urte bete ditu Antxoni Castelruizek

Antxoni Castelruiz errenteriarrak 100 urte bete ditu, eta atzo, urtebetetze egunean, Jaione Karrikiri alkateordearen bisita jaso zuen.

Antxoni-Castelruiz

Antxoni Castelruiz errenteriarrak 100 urte bete ditu, eta atzo, urtebetetze egunean, Jaione Karrikiri alkateordearen bisita jaso zuen. Udalaren izenean lore sorta eraman zion Castelruizi Karrikirik. Abenduaren 3an jai zen errenteriarra, Etxeberrietan, eta Maria Lezo kalera ezkondu. Tulle kalean etxeak egin zituztenean hara aldatu eta han bizi da egun hiru semeetako birekin. Bisita eta telefono dei ugari jaso zituen Castelruizek atzo zoriontzeko.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.