[Bideoa] Dantzan ere euskaraz

Euskararen Egunaren harira dantzan aritu dira Errenteria-Oreretako ikastetxeetan euskararen aldeko atxikimendua erakusteko.

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egin zuten Euskararen Egunaren ekitaldi nagusia atzo. Argazkia: AsteBatZuk

Euskararen Egunaren harira dantzan aritu dira Errenteria-Oreretako ikastetxeetan euskararen aldeko atxikimendua erakusteko. Dantzan ere euskaraz egin dute, ahoa bizi-bizi, eta belarria prest dutela esaten zuten bitartean. Atzo egin zuten ekitaldi nagusia, eta atzo amaitu zen AsteBatZuk iniziatiba. 2.000 lagunetik gora hartu dute parte iniziatibaren bigarren aldian, eta atzo Oiartzuni eman zion lekukoa Errenteriak.  Astebetez egindakoa, urte osora zabaltzea dute orain erronka, Euskarak 365 egun dituelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.