Gabonetako argiak bihar piztuko dituzte Lezon

Argiak herri osoan jarri ditu udalak, batez ere zuhaitz eta faroletan. Erosketak herrian egiteko eskatu die udalak lezoarrei.

Herri osoan zehar jarri dituzte apaingarriak.

Herria girotzeko eta herriko merkatarien sektoreari bultzada emateko, Gabonetako argiak bihar piztuko dituzte Lezon. Herri osoan zehar jarri ditu apaingarriak udalak, batez ere zuhaitz eta kaleko argietan. Udalak uste du egun berezi hauetan erosketak herrian egitea merezi duela, eta herritarrei deia egin die bertako saltokien aldeko apustua egiteko. Kaleko apaingarriek horretan lagunduko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.