Oihartzun Guk gazteen asanbleak futbito txapelketa antolatu du datorren asteazkenerako, Elorsoro kiroldegian
Elorsoron neurtuko dira taldeak, nor baino nor.
Oihartzun Guk herriko gazteen asanbleak Neguko Futbito Txapelketa antolatu du datorren asteazkenerako. Helburua hamasei ordu jarraian jokatzea izango da.
Txapelketan izena emateko azkeneko eguna gaur da. Horretarako, Potte edo Amazkar tabernatik pasatu beharko da. Talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu, eta, gehienez, hamar jokalariz osatuta egon beharko dute.
Neguko Futbito Txapelketa 08:00etan hasiko da, Elorsoro kiroldegiko kantxan. Gauerdira arte iraungo dute partidek. Hain goiz jaikitzeko esfortzua egiteak edukiko du saririk. Honakoak dira:
- Txapeldunak: kopa eta afaria.
- Txapeldunordeak: kopa eta sagardo kaxa.
- Hirugarren postua: kopa.
- Emakumeen talde onena ere sarituko dutela jakinarazi du Oihartzun Guk-ek.
Ekitaldi gehiago antolatu dituzte hilabete honetarako. Hilaren 15ean
Gernika dokumentala emango dute, eta 26an, berriz, Xanisteban Eguna ospatuko dute.