Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeen emaitzen artean nabarmendu behar da Munttarpe eskubaloi elkarteko bi taldeek irabazi egin zutela, Ordiziako taldeen kontra.

munttarpe2

Munttarperen emakumeen taldeak Ordiziari irabazi zion etxean.

Lezoko kirol taldeek asteburu oparoa izan dute. Adibidez, Muntttarperen bi taldeek garaipena lortu dute, Ordiziatik etorritako taldeen kontra. Allerruren gizonen talde nagusiak, eskualdeko derbian, errepasoa eman zion Sanpedrotarrari 5-0 irabaziz. Ondoko zerrendan, talde nagusien emaitza zehatzak: FUTBOLA Gizonen Erregional Preferentea
  • Allerru-Sanpedrotarra 5-0
Emakumeen Erregionala
  • Atseden zuen Allerruk.
Gizonen Lehen Erregionala
  • Gure Txokoa-Allerru 2-1
Gizonen Gazteen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Allerru A-Gure Txokoa 6-1
  • Oiartzun-Allerru B 8-1
ESKUBALOIA Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila
  • Munttarpe-Ordizia 22-15
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Munttarpe-Ordizia 34-17
ARETO FUTBOLA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Zaldibia-Jaixki AFT 6-2
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Gaintxu AFT-Orixe Tolosaldea 5-0
SASKIBALOIA Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Easo-Kurkubi SBT 54-39
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.