Hezkuntza ez arautuko komunitateko hezitzaile eta gurasoei zuzenduta egongo da tailerra
Arraztalo eta Aldura elkarteak iaz hasi ziren herritarren iritziak eta kezkak jasotzen.
Oiartzungo Arraztalo eta Errenteria-Oreretako Aldura gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen senideen elkarteek orain dela hilabete inguru jakinarazi zutenez,
hezkuntza komunitateetan tailerrak antolatu zituzten. Helburua buru gaixotasunei buruzko kezkak eta iritziak jasotzea da, gizartean dauden aurreiritziak ezagutu eta azaleratzeko.
Lehenengo saioa Elizalde Herri Eskolan egin zuten, azaroaren 16an. Bigarrena, berriz, Abaraxka ludotekarekin batera antolatu dute, eta hezkuntza ez arautuko komunitateari zuzenduta dago. Hezitzaileek zein gurasoek har dezakete parte hilaren 13an egingo den bileran.
Tailerren formatua parte hartzailea izango da. Horrela, hainbat ariketaren bitartez, gaixotasun psikikoa duten pertsonen eguneroko zailtasunak aurkeztuko dizkiete.
Bilera Manuel Lekuona bibliotekan izango da, datorren asteazkenean, 18:30etik aurrera.