Ikasle Abertzaleek antolatuta, herri eskola antolatu dute gaur goizean; jai eguna ez dela erakutsi nahi izan dute
Gaztañoko Bukagaitz auzo elkartean egin dute herri eskola.
Ikasle Abertzaleek antolatuta, herri eskolak egin dituzte gaur goizean. Errenteria-Oreretako Gaztaño auzoko Bukagaitz elkartean bildu dira hainbat gazte, eurek antolatutako eskoletan parte hartzeko.
Bi gai jorratu dituzte. Alde batetik, hezkuntza alternatibak. Bestetik, 1917ko Errusiako Urriko Iraultza. Gaurkoa jai egun arrotza dela erakutsi nahi izan dute, ohikoan egin ohi duten bezala: ikasiz.