Muguruzak gogoan duenez, Juan Palmer izan zen denen maisua. Palmer Mallorcakoa zen, baina itsasoz iritsi zen Pa- saiara eta San Pedrora ezkondu zen. Berak antolatu zuen lehen tailerra, alondegian, Xabier Portugal alkate zela, gaur egun du- ten tailerrean hasi ziren arte.
Aurrekoei zein gaur egungoei, denei, itsasontzien maketak sortzeko zaletasuna lanbidetik datorkie, itsasoan ibili direlako batzuk eta itsasontzien industrian aritu izan direlako besteak, guztiek dute itsasontzien gaineko ezagutza handia.
San Pedron aurten jarri duten erakusketan denetarik ikus zitekeen. 1940ko hamarkadatik hona Pasaian erabili izan diren era askotako itsasontziak zeu- den tartean. «Bakailaoan aritutako arrantza ontziak, atoiontziak, antxoetarako eta txitxarro- tarako erabilitakoak, traineru bat ere bai….,», zerrendatu du Muguruzak. Baina ez horiek ba- karrik. Gerra ontziak ere ikus zi- tezkeen, transatlantikoak eta ga- leoiak, «norbere zaletasunaren arabera sortutakoak».
Eta harribitxiren bat ere bai. Muguruzak Tomas Idiazabal hondarribiarrak sortutako Itsas eder baporea goraipatu du: «Perfektua da. Hobeto ezin da egin. Arraunak, itsas salbamendurako materiala… Detaile txikienari ere erreparatu dio, baita izotzarentzako kaxei ere. Motorra jarri eta itsasoratzea besterik ez du falta».
Jende gehiena, hala ere, transatlantikoak erakartzen du, ziurrenik duen lan kargarengatik. Titanic ontziaren antzerako bat sortzeko 3.600 lan ordu behar direla nabarmendu du Muguruzak, eta bapore bat egiteko, berriz, zazpi edo zortzi ordu egunean eginda, sei-zazpi hilabete.
Museoa aldarri
Artxibo oso aberatsa dute San Pedroko modelistek, Palmer eta beren aurrekoen eskutik jasoa. Egiazko itsasontzien planoak dira, eta horiek erabilita sortzen dituzte maketak. Artxiboaz gain, ontzi maketa asko dituzte eraikiak, eta Pasaiako gertuko historiari lotutako bestelako material ugari, baina ez dute hori guztia non gorde, ez eta nola erakutsi.
Horregatik irtenbide bat ere badute buruan eta hala plazara- tu nahi izan dute: San Pedroko Platako Farola eta Senokozuloa ontzi museo iraunkor bilakatzea. «Asturiasen meategien museoa duten bezala, eta Bea- sainen eta Zumarragan trenarena, hemen ontzi museo iraunkor bat beharko genuke Pasaiako gertuko historiaren gaineko material hau guztia jaso eta erakusteko».