Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Panpinen antzera, gaur, atzo bezala

Trintxerpeko Ziriza etxean ’Emakumea publizitatearen panpina’ erakusketa zabalik dago; 36. Gerraren aurreko aldizkarietako iragarkiak dira ikus daitezkeen gehienak; bisita gidatuak eskatzeko aukera dago.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/12/11
Erakusketa

‘Emakumea publizitatearen panpina’ erakusketaren barruko kartela.

Kartelak dira, 27 guztira,  ia denak Espainiako Errepublika garaiko La revista ilustrada aldizkarian argitaratutako zuri-beltzezko iragarkiekin Virginia Gil Cousok sortuak. Iragarkiak askotarikoak badira ere, guztiak dute ezaugarri komun bat: iragarki sexistak dira. Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailak A25aren testuinguruan antolatu duen erakusketan ikus daitezke denak,  Emakumea publizitatearen panpina izenburupean: «Emakumeoi txikitatik panpintxoen gisara hezten gaituzte», hausnartu du egileak «eta hortik izenburua», azaldu du. Kazetaria da Virginia Gil Couso, eta, kontatu duenez, bere amonak etxean gordeta zituen aldizkariak baliatuta ondu du erakusketa. Iragarkien argazkiak egin eta ondoren photoshop-arekin landu ditu, mimo handiz. 2009an hasi zen erakusketa prestatzen, eta Pasaian baino lehen beste hainbat tokitan erakutsi duen arren, erakusketa ez da oraindik bukatu «material asko bildu eta etengabe hazten ari den erakusketa delako». Hiru motatako iragarkiak

Isabel Mancebo Baldak, erakusketa iragartzeko sortutako ilustrazioa.

Erakusketan ikus daitezkeen iragarkietan «hiru lerrotakoak» daudela azaldu du Gil Cousok: batetik  neska txikiei zuzendutakoak, «txiki-txikitatik eragin nahi dutenak»; bestetik, teknologiari edo asmakizun berriekin harremana dutenak; «Garbigailua, plantxa… emakumeak du etxeko lanen ardura baina teknologiari esker, atsedenalditxoak ditu»; eta azkenik, erabat bisualak diren iragarkiak, «panpintxo ilustratuak, hipermakilatutako emakumeak, apain-apainak, begirada galduak, eta ahoak, beti aho itxiak». Lurrinak, makillajea, depilaziorako produktuak…  «Erabat bisualak diren iragarki hauek oximoron bat dira, ederrak direlako, baina, era berean, helarazten duten mezua mikatza delako». Bisita gidatuetan, Virgina Gil Cousok horiek denak eta jasota dituen beste asko  erakutsi eta aztertzen ditu bisitariekin, beti ere hausnarketa helburu. Naomi Klein erreferente Publizitatea oso gustuko du Gil Cousok eta argi du modu egokian erabilita oso tresna eraginkorra dela. Naomi Klein idazle kanadarra erreferentetzat du, eta haren No logo, el poder de las marcas  liburuan jazotako gertaera bat ekarri du gogora. «Nike eta Adidas bezalako markek Bronx-eko beltz gazteen irudiak baliatzen zituzten beren zapatilen iragarkietarako, beltzek planto egin zuten arte», azaldu du.  Kexu ziren beltzak, beraiek erosi ezin zituzten zapatilen iragarkietarako beren irudia erabiltzen zutelako, eta zapatilak errez protestatu zuten, marka horiek modelo merkeagoak  merkaturatzea lortu zuten arte. «Nik beti pentsatu izan dut hori posible dela, eta emakumeok ere antzeko zerbait lortu genezakeela halako iragarkiei planto egingo bagenie», baietsi du Gil Cousok. Motxila Gorriak elkarteko kide, urteak ditu egileak parekidetasunaren aldeko borrokan.
Erakusketa Non. Trintxerpen, Zirizan. Noiz. Hilaren 17ra arte. Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak. Asteazkenetan, 17:30ean. Ordutegi horretatik kanpo, eskaerak Zirizan egin, harreran. Sarrera doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.