Beloaga: Arkaleko haitzak du izena dokumentalak; Nabarralde elkarteak ekoitzi du dokumentala
Nabarraldeko, Beloaga Bizirik-eko eta udaleko ordezkariak, emanaldiaren aurkezpenean.
Nafarroako Erresumaren defentsa gaztelua izan zen Beloaga. Oiartzuarrentzat ezezaguna zen Arkaleko arrokan zegoen gotorlekua, Beloaga Bizirik-ek —gehienbat— egindako lanak ezagutarazi zuen arte. Orain are gehiago ezagutuko da gazteluaren historia, dokumental bat osatu baitute. Hilaren 22an estreinatuko dute, udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan hasita.
Nabarralde elkarteak ekoitzi du
Beloaga: Arkaleko haitzak izeneko dokumentala. Angel Rekalde eta Miren Mindegiaren gidoia da, eta bertan kontatu dute zein historia izan duen Beloagako gazteluak, Erdi Aroan eta hortik aurrera. Beloaga Bizirik-eko elkarteko kideen laguntza ere jaso dute. Bi elkarte horiek, baita Azmarrin-ek ere, oiartzuarrak gonbidatu dituzte, estreinaldira joan daitezen.
Oiartzungo Udalak Beloaga Bizirik-en lana aitortu du, beste behin. Oiartzungo memoria historikoa berreskuratzearen aldeko lana txalotu dute.