Jostailu eta liburu bilketa solidarioa

Langileen Elikagai Banku Solidarioak liburu eta jostailu bilketa egingo du larunbatean.

Jostailuak eta liburuak bildu nahi dituzte behar duten familien artean banatzeko.

Langileen Elikagai Banku Solidarioak liburu eta jostailu bilketa egingo du larunbatean  Zapirain Anaiak (Matxain) kalean kokatutako Eroski saltokian. Antolatzaileen hitzetan, langile klasearen bizi baldintzak okerrera egin dutela nabarmendu dute krisiarekin, “miseria handiagotuz”. Horren harira, krisia sufritzen duten langile familietako kide gazteenei begira antolatu dute bilketa, “Gabonak triste pasa ez ditzaten”. Goizean zehar egingo dute bilketa supermerkatuaren sarreran, eta liburuak zein jostailuak eramatera deitu dituzte herritar guztiak, “elkartasuna langileek dugun erreminta eraginkorrena baita”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.