Lezoko OrriBakaR-ek baditu irabazleak

OrriBakaR Literatura Lehiaketako sariak ostiralean (hilaren 15ean) emango dituzte, Andreone liburutegian 19:00etan hasiko den ekitaldian.

liburutegia.lezo

Sariak ostiralean emango dituzte liburutegian.

OrriBakaR Literatura Lehiaketaren laugarren ekitaldiak, aurtengoak, baditu irabazleak. 6-15 adin tarteko haurrentzat Andreone Lezoko Udalaren Liburutegiak hamar sarien irabazleen berri eman du. Sarien banaketa ostiral honetan (hilak 15) egingo dute, 19:00etan, liburutegian bertan. Euskarazko lanak ziren lehiaketaren mamia, argitaratu gabeak, eta lehiaketaren izenari jarraituz, orri bakarreko tamainakoak. Honakoa izan da epaimahaiaren erabakia: 6-7 urtekoak
  • Ez da lanik aurkeztu
8-9 urtekoak
  • Aiora Intxaurrandieta Amiano Miren ilargian lanagatik.
  • Jon Susperregi Azpiroz Aske bizi nahi duen astoa lanagatik
10-11 urtekoak
  • Ane Juanena Cereijo Shiva lanagatik.
  • Garazi Lizarraga Gallardo Tim hilerrian lanagatik.
  • Eneko Malles Goikoetxea Lizarpe hipika misteriotsua lanagatik.
12-13 urtekoak
  • Nagore Nieva Blanco Untxi arraroa lanagatik.
  • Xabat Manso Anbustegi Agatodora, espartar erregea lanagatik.
  • Xiker Gabirondo Enriquez Madelinen kondaira lanagatik.
14-15 urtekoak
  • Haizea Muñoa Urdanpilleta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna lanagatik.
  • Andrea Isasi Neves Itxaron iezadazu ama lanagatik.
Lan guztiak liburutegiko blogean argitaratuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.