Urdaburu Mendizale Elkarteak jarri du; sareari buruzko azalpen historikoak ikusteko aukeraz gain, mendizaleen argazkiakere ikus daitezke
Urdaburu Mendizale Elkartekoak Oiartzungo Udaleko ordezkariekin.
Bigarren Mundu Gerran, gerra guneetan erortzen ziren pilotu aliatuak Erresuma Batura eramateko sareak sortu zituzten. Horietako bat Comete Sarea izan zen. Bruselan hasten zen, eta Euskal Herriraino iristen zen. Oiartzundik ere pasatzen zen.
Comete Sareari buruzko erakusketa ikusteko aukera egongo da datozen egunetan, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu du erakusketa. Izan ere, 2000 urtean hasi ziren Comete Sarearen Euskal Herriko zatitik ibilaldiak egiten, bi urtean behin. Oiartzunen kasuan, Sarobe baserriaren ondoren pasatzen dira.
Mendizale elkarteak 75 urte bete ditu aurten, eta horren harira osatu du erakusketa. Comete Sareari buruzko azalpen historikoez gain, egin izan dituzten ibilaldietan ateratako argazkiak ikusteko aukera dago, hilaren 21era arte.
Ordura arte, egunero ikusteko aukera egongo da. Honakoa izango da ordutegia: goizetan, 09:00etatik 14:00etara; eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.