Hilaren 23an jokatuko dute karta jokoko hirugarren txapelketa nazionala, Elorsoro kiroldegian; Gure Esku Dagok antolatu du
Iaz Madalensoron jokatu zuten txapelketa; 55 bikotek hartu zuten parte.
Oiartzunen bereziki arrakasta duen karta jokorik baldin bada, hori truk jokoa da. Horregatik, hilaren 23an, Euskal Herriko III. Truk Txapelketa jokatuko dute, Elorsoro kiroldegian. Gure Esku Dagok hirugarren aldiz antolatu du txapelketa, eta hirurek Oiartzunen izan dute aterpe.
17:00etan hasiko dira kartak mahai gainean jartzen, eta ordu laurden lehenago itxiko dute. Hamabost euro balioko du izen emateak. Banatuko dituzten sariak honakoak izango dira:
Txapelketa nagusia
- saria: Txapela, bi mariskada eta lau xanpain botila.
- saria: Bi arkume eta bi ardo botila.
- Sei txuleta eta bi ardo botila.
- Bi untxi, bi oilasko eta bi ardo botila.
Errepeska
- saria: Mariskada eta xanpain botila.
- saria: Arkumea eta bi ardo botila.
- saria: Lau txuleta eta bi ardo botila.
- saria: Bi oilasko eta bi ardo botila.