Trapujaleren egutegia

Trapujale udalaren 2018ko egutegiaren protagonista izango da. 30 urte bete ditu aurten inauterietako pertsonaia famatuak, eta Lezoko Udalak merezi duen tartea eman nahi izan dio Trapujaleri.

Trapujale

Trapujalek 30 urte bete ditu aurten.

Trapujale udalaren 2018ko egutegiaren protagonista izango da. 30 urte bete ditu aurten inauterietako pertsonaia famatuak, eta Lezoko Udalak merezi duen tartea eman nahi izan dio Trapujaleri. Horrenbestez,  2018. urteari merezitako ongi etorria, berezia eta lezoarrena propio emango diote. Trapujale taldearen laguntzarekin egutegia osatu du udalak pertsonaiaren kontakizun eta irudiak erabilita, talde hori arduratu da argazkiak atera eta egutegiko istorioaren laburpena prestatzeaz. Egutegiaren 1.000 ale atera ditu udalak eta datorren astean, astelehenetik aurrera, herritarrek doan jasotzeko aukera izango dute Kultura Bulegoan edo Informazio Bulegoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.