Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etapa berri baten hasieran daudela ziurtatu du Haurtzaro Ikastolak

50. urteurreneko ospakizunak atzean utzita, etorkizunari begira jarri dira; zuzendaritza taldea aldatu dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/12/18
haurtzaro Zuzendaritza talde.jpg

Zuzendaritza talde berriko kideak.

Haurtzaro Ikastolak ohiko batzar nagusia egin zuen pasa den ostiralean. Martxan dagoen ikasturtea ikastolaren 51.a da. Mende erdiaren ospakizunak atzean utzita, ikastola “geratzen ez den eta geratu beharko ez lukeen makina” dela aldarrikatu zuen Asier Bergaretxe lehendakariak. Pasa den ikasturtean ikastolako parte izateko harrotasuna sentitu dutela gaineratu zuten. Ikastola maila gorenean dagoela berretsi zuen Bergaretxek: “Heldutasun teknologikoaren onarpena; eskola jasangarriaren aintzatespena eta dagoeneko esan dezakegu, KIVA ikastola izateaz gain, KEI ikastola ere bagarela. Bada zerbait. Kalitatezko ikastola gara, hezkuntzara bideratutako kalitatezko akreditazioa lortu baitugu”. Horiek lortzeko lanean aritu direnei eskerrak eman zizkieten.

Aldaketak

Batzar nagusian hainbat aldaketa eman ziren. Hala, zuzendaritza talde berria atera da bertatik. Aritz Gonzalez izango da zuzendaria, eta Argiñe Oiarbide, Roxali Otegi eta Xabier Salaberria izango dira ikasketa buruak. Kontseilu Errektorean parte hartzen zuten gurasoen ordezkoak ere hautatu dituzte. Horrez gain, Iñaki Irastorza lehendakari ohia eta orain arte kontseilukide izandakoari eskerrak eman dizkio presidenteak, baita ere hamabi urtez zuzendari izan den Sorkunde Lekuonari ere.

Eredu propioaren aldarri

Bergaretxek ikastolen ereduaren baliogarritasuna aldarrikatu zuen: “Besteena gutxietsi gabe, gure eredu horretan sinestu eta aurrera eraman behar dugu. Hor dugu Haur Hezkuntzako proiektu berria, KIVA ikastola gara, bizikidetzan lanean etengabe ari gara, EKI ere Lhehenengo Hezkuntzan zabaltzen ari gara…; bi hitzetan, etengabe proiektu berriak aztertzen, martxan jartzen eta hobetzen ari den hezkuntza eredua gara ikastolak”, gaineratu zuen Bergaretxek. Gaineratu zuenez, ikastolak publikoak dira, ez daudelako Frantziako edo Espainiako estatuen administrazioen menpe: “Ikastolok ez dugu Espainia eta Frantzia eredu publiko zaharkitu eta atzerakoien sinisten. Ikastolok bultzatzen dugun eredu publikoak, besteak beste, Holandan, Finlandian eta Danimarkan urte asko daramatza martxan”. Beste hainbat gai jorratu zituzten: pasa den ikasturteko kudeaketa txostena, eta aurtengo kudeaketa planaren onarpena; iazko kontu ekonomikoak eta aurtengo aurrekontua; Haur Hezkuntzako marki berria; Bianditz SL; udalarekin eta Elizalde Herri Eskolarekin harremanak eta 50. urteurreneko ospakizunak. Hezkuntza arloari lotutako hainbat gai ere aztertu zituzten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.