Jaizkibel konpainiaren historia binetetan jasotzen duen komikia aurkeztuko dute
Iñigo Goikoetxea 'Galgo' marrazkilariak osatu du liburua. Jaizkibel Konpainiako kidea da bera, eta Hondarribiko Alardearen historia ere jaso du.
Alternatibak antolatuta, Jaizkibel konpainia. 20 urte komikia aurkeztuko dute etzi, hilak 20, Manuel Lekuona bibliotekan. Bertan, konpainia mistoaren historia azaltzeaz gain, Hondarribiko Alardearen ibilbidea ere azaltzen dute. Bi zatitan banatuta dago kontakizuna. Iñigo Goikoetxea Galgo da egilea. Jaizkibel Konpainiako kidea ere bada marrazkilaria, eta barrutik bizitu du parekidetasunaren aldeko borroka. Aurkezpen ekitaldian izango da bera, eta ikerketa lana eta marrazkigintzari buruzko azalpenak emango ditu. Goikoetxeak komikia auto-edizioaren bitartez publikatu du, eta horretarako, besteak beste, Alternatibaren laguntza izan du. Aurkezpen ekitaldian aleak erosteko aukera egongo dela jakinarazi dute, eta bildutako dirua Jaizkibel Konpainiari bideratuko diote. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Komikiari eta egileari buruzko informazio gehiago jasotzeko,