'Kantaurialdea hartz arrearen eremua' filma emango dute bihar

Aurtengo Goya sarietan dokumental onenaren izendapen lortu du Joaquin Gutierrez Achak zuzendu duen lanak. Bihar ikusi ahalko da Niessen zinematan.

Dokumentala bihar emango dute euskaraz Niessen zineman.

Dokumentala bihar emango dute euskaraz Niessen zineman.

Kantaurialdea, hartz arrearen eremua filma euskaraz ikusi ahalko da bihar Errenteria-Oreretan. Aurtengo Goya sarietan dokumental onenaren izendapen lortu du lanak. Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako lana euskaratu  eta bikoizketa egin du Gipuzkoako Foru aldundiko Ingurumen departamentuak, orain, eta bikoizketa hori izango da bihar 19:00etatik aurrera Nisessen zinema aretoan emango dutena.  Alberto Gorritibereak zuzendu du bikoizketa, Antton Garikanok itzuli du narrazioa eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa. Kantauriar mendikatearen natura aniztasuna balioan jartzea du lehentasuna filmak, eta Gaztela Leon,  Kantabria, Asturias eta Euskal Herrian filmatu da, 480 kilometroan zehar apartako bioaniztasun bat duen lurralde basati bat ezagutarazteko. Lau urtaroak oinarri hartuta, Kantauriar mendikateari itzulia egiten dio filmak, hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak, armiarmak edo tximeletak erakutsiz. Ez dute nolanahi egin dokumentala, 6K grabatzeko gai diren bereizmen handiko kamerak, 1.500 fotograma segundoko baino azkarrago lan egiteko gai direnak erabili dituzte, baita airezko baliabideak ere, helikopteroak eta dronak kasu. Aukera paregabea ezezagunak diren paraje zoragarriak ikusten disfrutatzeko lan ederra bezain aberasgarriarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.