40 urteko militantzia omenduko du PSE-EE-k

Alderdi sozialistan lau hamarkada afiliatuta bete dituzten militanteei omenaldia egingo die Errenteriako PSE-EEk, hilaren 21ean, San Tomas egunean.

40 urteko militantziari aitortza egingo dio PSE-EEk.

Alderdi sozialistan lau hamarkada afiliatuta bete dituzten militanteei omenaldia egingo die Errenteriako PSE-EEk. Hilaren 21ean, osteguna,  San Tomas egunean izango da hori alderdiaren egoitza den Herriko Etxean antolatzen duten txistorra jatearen barruan, 19:00etan hasita. Omenduak berriz, Pepi asenjo, Eugenio Lekuona, Joaquin Acosta eta Antonio Pablo dira. Afiliatu horiek, 1977. urtetik “lanean gogor” aritu direla esan du Errenteriako PSE-EEk, “esfortzu handiko urte asko izan dira, garai zail eta konplexuak tartean, beren ideiak mantentzen eta zabaltzen atzerako pausurik eman gabe”. Omenaldian parte hartu nahi duten herritar guztiak deitu dituzte bertaratzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.