Azken orduko akordiorik ez bada, gaur gauetik aurrera aldaketak egon daitezke hondakinen bilketan
Hondakinen grebak edukiontzien eta Oiartzungo zintzilikarioen itxura alda dezakete.
Hondakinak jasotzen dituzten langileek greba deitu dute gaur gauerditik aurrera. Alorreko Gipuzkoako hitzarmena negoziatzen ari dira, eta azken orduko hitzarmenik ezean, greba mugagabera joko dute. Horrek eragina izango du udalerrietako hondakinen bilketan.
Grebaren harira, Oiartzungo Udalak ohar bat plazaratu du. Adierazi dutenez, grebara joz gero, aldaketak egon daitezke hondakinen bilketan. Eusko Jaurlaritzak finkatu behar ditu gutxiengo zerbitzuak, beraiek baitute horretarako eskumena. Kasu horretan, herritarrei ahal bezain pronto jakinaraziko dizkiete aldaketa horiek zeintzuk diren, bando baten bitartez.
Errenteria-Oreretan eta Lezon ere eragina izan dezake greba mugagabek. Pasaian, aldiz, ez da hala izango.