Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jesus Mari Zamorak 'etxean' aurkeztuko du bere biografia

Aingeru Espinosak idatzi duen 'Zamora y la Real Sociedad' liburua aurkeztuko dute ostiralean, Xenpelar Etxean

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/12/19
Jesus mari zamora y la real sociedad

Aingeru Espinosa, Jesus Mari Zamora eta Iñaki de Mujika, ekaineko aurkezpenean.

Futbolean, etxean jokatzeak plus bat ematen du, zaleen babesa jasotzen delako eta puntuak irabaztea errazagoa izan ohi delako. Jesus Mari Zamorak (Errenteria-Orereta, 1955) aspaldi utzi zion futbolean jokatzeari, baina etxean ariko da datorren ostiralean. Izan ere, bere biografia herrikideen artean aurkeztuko du. Aingeru Espinosak idatzi du Jesus Mari Zamora y la Real Sociedad. Cantera y sentimiento liburua, eta Naveus argitaletxearekin argitaratu dute 2017 honen erdialdean. Ekainean egin zuten lehenengo aurkezpena, Don Bosco ikastetxean, Zamora han hasi baitzen futbolean jokatzen. Orain, bere herrikideen —baita hurbildu nahi dutenen— artean emango du liburuaren berri. Izenburuan bere izena jartzen badu ere, 1970eko eta 1980eko Realaren historia jaso du Espinosak. Hazten eta eraldatzen ari zen kluba zen Reala, baina baita gizarte bera ere. Horregatik, liburuan ez da futbolari buruz bakarrik hitz egiten; garaiko egoera sozial eta politikoa, besteak beste, agertzen delako, jokalari ohiaren ikuspuntutik. Errenteria-Oreretak eman duen inoizko futbol jokalaririk onenak Xixonen sartu zuen gol hura iltzatuta geratu zen milaka euskal herritarren artean —txuri-urdinak izan ala ez—. Orain, bere memoriak betikotuta geratuko dira, liburu baten orrialdeetan; Futbola, futbola da esaldia bere horretan hutsala dela erakusten dute. Ekitaldia Xenpelar Etxean izango da, datorren ostiralean (hilak 22), 19:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da, toki guztiak bete arte. Etxean bezala jokatzea bezalakorik ez dagoelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.