Kale hezitzaileen lana, argitara

Lokal berria ezagutzera eman, eta beren lanaren berri eman zuten Pasaiako kale hezitzaileek.

Kale Hezitzaileak

Tailerrak, etxeko lanetarako laguntza, irteerak… askotariko jarduerak egiten dituzte haur eta gazteek kale hezitzaileen laguntzaz.

Egun garrantzitsua izan zen atzokoa Pasaiako kale hezitzaileentzat. Topaketa oso berezia izan zuten, esanguratsua, “mugarria” jardunean aritzen diren hezitzaileen esanetan. Lehen aldiz hezitzaile eta erabiltzaileak, guraso, herritar eta udal arduradunak, guztiak elkartu ziren kale hezitzaileen egoitzan. Lokal berria dute Antxon kale hezitzaileek, udalak beraientzako propio ondua, eta atzo ate irekien jardunaldia antolatu zuten hezitzaileek, azpiegitura berria ezagutzera eman, eta bide batez beren egitekoen nondik norakoak gizarteratzeko. Diapositiba emanaldi batez lagunduta azaldu zituzten kale hezitzaileek beren lana, zerbitzuaren erabiltzaile diren haur eta gazteen begiradapean, eta ondoren, azalpenak eta galderak argituta, mokadutxoa egin zuten, garai berria ospatzeko.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.