Evening Prayer bikoteak kontzertua emango du datorren larunbat eguerdian, Done Eztebe parrokian
Donostiarrak dira Evening Prayerrekoak [donostiakultura.eus].
Ate joka daude Gabonak, eta horren harira, gospel kontzertua antolatu dute Oiartzunen. Evening Prayer Donostiako bikoteak emanaldia eskainiko du datorren larunbatean, Done Eztebe parrokian.
Lidia Insausti abeslariak eta Iñaki Miguel piano joleak osatzen dute Evening Prayer. Duela bi urte sortu zuten taldea, eta euskaraz abesten dute. Hori bai, gospel abeslari ezagunei dira oinarria: Mahalia Jackson, Marion Williams, Sister Rosetta Tharpe…
Bikotearen izenak kontrakoa iradokitzen duen arren, kontzertua ez da goizaldean izango. 12:00etan hasiko dira gospel doinuak.