Inaxi Agorrentzat izan da Errenkoalderen super saskia

Ostiralean emango diote saskia irabazleari, kanpainari amaiera emateko Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian antolatu duten jaialdiaren barruan.

Komertzio bakoitzak bere oparia egin du super saskia osatzeko.

Errenkoaldeko saltokiek osatu duten super saskiaren zozketa egin dute gaur eguerdian merkataritza elkartearen egoitzan. 100.000 txartel  atera zituen zozketarako Errenkoaldek eta elkarteko kide diren saltokietan erosketa egin eta txartela bete duten bezeroen artean egin dute zozketa. Inaxi Agorrek irabazi du, eta horren trukean saltokiek osatutako produktuen super saskia eramango du etxera. Gaur jakinarazi dute irabazlea, baina ostiralean emango diote saskia, kanpainari amaiera emateko Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian antolatu duten jaialdiaren barruan. 19:00etan ipuin kontalaria arituko da Patata Tropikalaren eskutik, eta ikuskizuna amaituta emango diote saskia irabazleari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.