Margolari bilbotarraren artelanei errepasoa emango diete hilaren 23tik urtarrilaren 4ra bitartean, udaletxeko pleno aretoan
Jesus Ruiz Echeverriaren (Deustu, Bilbo; 1925) atzera begirako erakusketa jarriko dute gaboneta, udaletxeko pleno aretoan. Datorren larunbatean, hilak 23, irekiko dute, eta urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik.
Ruiz Echeverria Bilbon jaio zen, baina Algortan hazi zen, eta ondoren Bartzelonan bizitu zen. Kataluniako hiriburuan arte eta antigoaleko gauzen zaharberritze lanetan aritu zen. Berandu —60 urterekin— sortu zitzaion zuen pinturarako zaletasuna, eta modu autodidaktan ikasi zuen. Naturako edertasuna bilatzean datza bere obrak. Gaur egunen, Irunen bizi da.
Margolanak ikusteko ordutegia honakoa izango da: 18:00etatik 21:00etara, astelehenetik larunbatera; eta 12:30etik 13:30era igande eta jaiegunetan.
Bitartean, Comete Sareari buruzko erakusketa ikusteko azkeneko egunak izango dira gaur eta bihar.