Hondakinen bilketak aldaketak izango ditu gabonetan
Hilaren 24an eta 31n ordutegia luzatuko dute
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira gabonetan. Hilaren 24an eta 31n, hondakinak ateratzeko ordutegia luzatu egingo da, 20:00etatik 06:00etara. Jai egun berezi hauetan, biharamun goizean egingo da bilketa. Aurtengoan, hondakin organikoaren frakzioari eragingo dio.