Preso eta iheslarien aldeko argazki erraldoia

Oreretako Kalera Kalera dinamikak argazki erraldoia egin du gaur, San Tomas egunaren barruan eta Gabonen atarian.

Argazki masiboa egin dute Kalera Kalerak deituta gaur eguerdian.

Argazki masiboa egin dute Kalera Kalerak deituta gaur eguerdian.

Oreretako Kalera Kalera dinamikak argazki erraldoia egin du gaur, San Tomas egunaren barruan eta Gabonen atarian. Bildutako hamarnaka lagunek, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztela esan dute, baita maite dituztela ere. Mikelazulo pasabidearen aurrean bildu dira eta argazkia eginda, hilaren 30ean, Martuteneko espetxera martxa antolatu dutela ekarri dute gogora eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Egiako zutabearekin bat egingo dute 11:30ean eta bertatik espetxera joango dira. Han ekitaldia antolatu du Kalera Kalerak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.