Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxeberriari harrera beroa egin diote bere jaioterrian

Euskal Herrira bueltatuta, oiartzuarren hurbiltasuna sentitu du Joxean Etxeberriak

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/01/04

Joxean Etxeberriak dei egin die oiartzuarrei, hilaren 13an Bilbora joan daitezen.

Goizean egin diote lehen harrera, Soriako espetxean aurrean. Arratsaldean, berriz, bere jaioterrian berotasuna adierazi diote ehunka oiartzuarrek, baita herri kanpotik etorritakoek ere —tartean 18/98 auziko kide batzuk—. Joxean Etxeberria preso ohiari ekitaldi xume batekin eman diote ongietorria, Oiartzun zapaldu gabe hamar urte eman eta gero. Ikurrinen artean iritsi da Done Eztebe plazara, gaiten doinuek lagunduta. Aurreskua dantzatu dio dantzari batek, eta ondoren bertsoen txanda izan da. Oiartzungo ezker abertzalearen izenean, ongietorria eman diote. Adierazi dutenez, ez zuten uste zigor osoak beteko zituztenik, eta Espainiako Gobernuaren “mendeku politika” gaitzetsi dute. “Preso gaixoak espetxean mantentzen dituen mendeku politika; etxetik ehunka kilometrora mantentzen duen mendeku politika; zigorraren hiru laurdenak beteta eduki arren, espetxean mantentzen dituen mendeku politika; Frantzian zigor bera jaso arren, Espainian ere betetzera kondenatzen duen mendeku politika. Hau da Espainiako Gobernua: mendekua, mendekua eta mendekua”. Esan dutenez, konbentzituta daude egoera hori herritarrek irauliko dutela. Herritarrak martxan jartzeko gai izango direla esan du, mendeku politika deitzen dioten horrekin bukatzeko. “Pixkanaka joango gara, etenik gabe, preso eta iheslariak etxean eduki arte borrokan jarraituko dugu”, gaineratu dute. Ondoren, Etxeberriari berari pasatu diote mikrofonoa. “Bihotz-bihotzez” eskerrak eman dizkie hurbildu diren guztiei. Ekimen txikienek ere Euskal Herria bere askatasunera hurbiltzen dutela gaineratu du. Eskaera bat egin die hurbildu direnei: hilaren 13an Bilbora joatea, Sarek deitutako manifestazioan parte hartzeko. Bukatzeko, Eusko Gudariak abestu eta pintxo bat jan eta trago batzuk hartu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.