Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Udalak ia 17 milioiko aurrekontua izango du

2017tik %1,3 igo da aurrekontua; herritarrekin eta oposizioarekin landu dituzte

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/01/04
oiartzungo udaletxea

Oiartzungo Udalak ia hamazazpi milioi euroko aurrekontua izango du.

Oiartzungo Udalak baditu bere behin betiko aurrekontuak. 16.745.405 euroko kopurua izango dute 2018an, iaz baino %1,3 gehiago. Herritarrei eskaintzen zerbitzuak bermatu nahi dituzte, baita ekipamenduak eta azpiegiturak sortu eta hobetzea ere. Udalaren egoera ekonomikoa normala dela berretsi dute. Gogorarazi dutenez, urrian hasi zuten aurrekontuak osatzeko bidea. Hala, auzo batzarrak egin zituzten, 143 herritarren ekarpenak jasoz, eta oposizioarekin —EAJrekin— ere bildu dira. Topaketa horren emaitza direla nabarmendu dute.

Bi helburuak

Herritarren ongizatea bermatzea da udalaren helburu nagusietako bat. “Orain arteko gizarte politikak mantendu eta indartuko dira, etxez etxeko zerbitzua, esaterako. Gizarte Zerbitzuak hobetzeko egitasmoa ere badugu eskuartean”, zehaztu dute. Horrez gain, sail berri bat sortu du Oiartzungo Udalak: Berdintasunarena. Dagokion baliabide pertsonal eta ekonomikoa eman diote. Orain arte, Gizarte-Ongizate sailetik landu dituzte politika feministak, baina gaiaren garrantzia dela eta, arloak sail propioa izango du.

Mendiburu 14 eta Arizmendi-enea

Beste lan ildo garrantzitsuenetako bat azpiegitura eta ekipamenduak izango dira. Hirigintzako inbertsioetara 2.304.000 euro bideratuko dituzte. Horren erdia udal eraikinen bi proiektutara zuzenduko dituzte, Arizmendi-eneara eta Mendiburu 14ra. Horrez gain, mantenu lanek izango dute garrantzia arlo horretan. Lan horien barruan bilduko dira honako aspektuak: auzoetako beharrak bideratu; poligonoen biziberritzea; ur-hoditeria berritzen jarraitu; argiteria sarea berritu iraunkortasun energetikoa lortzeko; herribideak konpondu; garraio publiko zerbitzuak (Xorrola eta taxibusa) sustatu, eta abar. Gainera, Altzibar eta Karrika arteko bidegorri proiektua gauzatuko dute 2018an.

Herriko eragileekin lanean

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Euskara, Kirola, Gazteria eta Kultura sailek pisua izango dute 2018an. Esparru horietan lan egiten duten herriko eragileekin elkarlanean jarraituko dutela iragarri dute. Hainbat adibide zerrendatu dituzte: Konpromisotik aD/Ritzera; kirol elkarteentzako diru laguntzak; gazteek sustatutako egitasmoak babesteko laguntzak; Beloaga gaztelua berreskuratzea, eta abar. Agintaldi honetan martxan jarritako egitasmoek ere izango dute beren tartea: Etxebizitza Bulegoa; lehenengo sektorea bultzatzeko Lurbizi plana; mendiak garbitzeko Larre Plana eta komertzio txikia sustatzeko plana.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.