Gutxieneko errenta baino gutxiago irabazten dutenek eta diru sarerrak bermatzeko laguntzak jasotzen dituzte
Oiartzungo Udalak aste honetan jakinarazi ditu zeintzuk izango diren aurtengo zerga eta tasetako hobariak eta salbuespenak. Bi tasetan salbuespen batzuk eskatzeko epea datorren astelehenean, hilak 8, irekiko dute.
Horrela, gutxieneko lanbide arteko errenta baino soldata txikiagoa jasotzen dutenek zein diru sarrerak bermatzeko laguntzak jasotzen dituztenek eska ditzakete. Zehazki, hondakinen eta zaborren tasan zein ura eta estolderiarenean egin dezakete eskaera, astelehenetik aurrera. Ia bi hilabeteko epea izango dute horretarako, otsailaren 28a izango baita azkeneko eguna.
Salbuespenak jasotzeko eskaera udaletxeko harreran egin beharko dute. Horretarako, egoera horiek frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira. Epez kanpo egiten diren eskaerak onartuko ez dituztela gogorarazi du Oiartzungo Udalak.