Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urko Otegi: "Lortutako markak lanaren ondorio dira"

Otegik ia bi hamarkada daramatza goi mailako saskibaloian. Urte gehienak Urrezko LEB mailan eman ditu, eta liga horren historian errebote gehien jaso dituen jokalaria bilakatu da hegal-pibota.

Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2018/01/05
Urko Otegi

Urko Otegi da Urrezko LEB ligan errebote gehien hartu dituena.

Urko Otegik marka berria jarri du —eta puskatzen jarraituko du—. Urrezko LEB Ligako 2.400. errebotea lortu zuen pasa den abenduaren 3an, bere taldearen kantxan, Palentzian. Richi Guillenen errekorra haustea lortu du. 2002ko irailaren 13an egin zuen debuta, Menorcan, bederatzi minututan hiru errebote hartuz. ACB ligan ere aritutakoa da —bost aldiz bizitu du bertara igotzeko txartela zelaian eskuratzea—, baina gehienbat bigarren mailan egin du ibilbidea. Horren adibide da bertan norgehiagoka gehien jokatu dituen bigarren jokalaria dela. Pasa den abenduaren 3an Urrezko LEB mailan hartu duzun 2.400. errebotea lortu zenuen, Oviedoren kontra. Historiako marka onena lortzerakoan, zer sentimendu edukitzen dira? Marka hauek, pertsonalki, ilusio handia sortzen dute. Baina, gehienbat, marka horiek azken urte hauetan egindako lanaren ondorio dira. Beraz, pozik nago, eta lanean jarraitzeko ilusio gehiagorekin. Marka ahalik eta urrutien jartzeko asmoarekin, beraz. Hori da. Behin lortuta, marka ahalik eta urrunen uztea da hurrengo helburua. Errekorra hautsi aurretik, bazenekien zein partidatan lortuko zenuen? Horren berri bazenuen? Egia esan, ez. Espainiako Saskibaloi Federazioko komunikazio arduradunak whatsapp bidez mezu bat bidali zidan bezperan. Esan zidan partida horretan bost errebote hartzen banituen, marka berrituko nuela. Horregatik jakin nuen. Oviedoren aurkako partida historiko horretan bereziki urduri zinen? Ez. Azkenean, marka hori hobetzeko aukera izatea partida horretan ez bazen, hurrengoan izango zen. Ehun edo berrehun errebotera baldin bazaude, zailagoa izango litzateke. Lau, bost edo hamar errebotera baldin bazaude, hurrengo neurketan lor dezakezu. Lasai nengoen; egun hartan ez baldin bazen, hurrengoan izango zelako. Beste marka bat duzu begibistan: Urrezko LEB mailan partida gehien jokatu dituen jokalaria izateko aukera [483 norgehiagoka jokatu ditu orain arte]. Errekor hori ere lortu nahi al duzu? Hori ere esan zidaten, baina horretarako partida asko jokatu beharko nituzke. Aurtengo denboraldian geratzen diren partida guztiak jokatu beharko nituzke, eta play-offean sartu eta finalera iritsi beharko ginateke. Bestela, datorren denboraldian izango litzateke.  Baina ez dakit jarraituko dudan…
«Saskibaloian jokatzen jarraituko dudan ez dakit;?udan hausnartuko dut»
Zure etorkizuna ez duzu oraindik erabaki? 36 urte ditut jada. Udan, denboraldia bukatzen denean, hausnarketa bat egiten dut: aztertzen dut ea nola egon naizen fisikoki eta mentalki. Horrez gain, helburuak ea bete ditudan ikusten dut, eta horren arabera, jarraituko dudan ala ez pentsatuko dut. Daukadan adinarekin, denboraldiz denboraldi egiten dut hausnarketa hori. Uste dut horrela eginda, hobeto dela niretzako. Burua hobeto dut modu horretan, eta ez daukat hainbesteko presiorik. Denboraldia bukatzean egingo dut hausnarketa, nire burua ikusteaz gain, ea zenbateko ilusioa dudan aztertuko dut. Zortzigarren denboraldia duzu Palentzian, seigarrena jarraian. Taldeko kapitaina zara, Urrezko LEBen errebote gehien jaso dituena… pozik egoteko moduko egoeran zaude. Nik Menorcan egin nuen nire ibilbidearen zati handiena. Zoritxarrez, taldea desagertu zen, eta duela sei urte fitxatu nuen Palentziarekin. Nire ibilbidearen hasieran beste bi urtez egon nintzen bertan, eta banekien kluba oso serioa zela, eta hiria bera ere ongi zegoela. Seme batekin etorri nintzen hona, eta alaba bertan jaio da. Horrela zaudenean, egonkortasuna bilatzen duzu, haurrengatik eta abar. Gainera, Pasaiatik nahiko gertu nago. Haurrak eskolan daude, bere lagunak badituzte, eta horri gehitzen badiozu daukadan adina, lasaitasunean bizi nahi dut. Ez naiz kluba urtero aldatzen duen horietakoa. Gustura nago Palentzian. Zaleek ere estimatzen zaituzte. Beraiek ematen duten Trofeo Basket Morao izeneko garaikurra lortu duzu… Taldeak kamiseta morearekin jokatzen duelako du izen hori. Lagun talde bat badago, Peña Basket Morao izenekoa, eta beraiek ematen dute sari hori, denboraldian zehar jokalari onena izandakoari. Hiru aldiz irabazi dut, eta, zuk esaten duzun bezala, estima handitan naukate, baita errespetua ere. Jokalariak asko eskertzen du hori. Azkenean, gauza horiek guztiak ikusten dituzu, eta gusturago egoteko laguntza dira. Horregatik ere, hemen jarraitzea erabakitzen duzu. Tituluak ere lortu dituzu Palentziarekin. Bai. Bi kopa [bigarren mailakoak] irabazi ditugu, eta orain dela bi urte, liga ere irabazi genuen, doblete deitzen dena eginez. Aurtengo denboraldia ez da hain ona izaten ari. Orain arte, bost urtetan hiru final jokatu ditugu, eta bi irabazi. Ligan ere bi final jokatu ditugu, bat irabaziz. Pena izan zen igoera hori bulegoetan egia ez bihurtu izana, baina tira, urte onak izan dira. Zer sentitzen da kantxan lortutako igoera bat lortzean bulegoetan geldiarazten denean? Sentsazio txarra da. Igoera lortuta, aste edo hilabete hori ospakizunetan pasatzen duzu. Festak, afariak… dena oso polita da. Azkenean, bulegoetan igoera ez denean lortzen, pena handia ematen dizu. Batzuetan nazka ere sentitzen duzu. Zure buruari esaten diozu ‘Jo, nik nire lana ongi egin dut, eta ACB Ligak baldintza batzuk jartzen dituelako, ezin gara igo’… Gerra horretan, azken urteotan, uste dut jokalariok eta klubek gauzak egin ditugula, eta azkeneko udan gauzak aldatu dira. Nire ustez, saskibaloiarentzako berri ona dira aldaketa horiek.
«Aurtengo denboraldia ez da hain ona izaten ari;?goruntz goaz»
Orain dela urte eta erdi inguru Gipuzkoa Basketen jokatzeko aukera izan zenuen, 2015/2016 denboraldiaren bukaeran. Zer moduzkoa izan zen esperientzia hura? Sorpresa izan zen, egia esan. Beste urte batzuetan aukeraren bat egon zen, baina pentsatzen nuen ez nuela sekula etxean jokatuko. Palentziarekin liga irabazi genuen, oporretan geunden, eta Porfirio Fisacek deitu ninduen. Hark nirekin hasi zuen denboraldia, hemen [Palentzian], eta denboraldiaren erdialdean Donostiara joan zen. Hainbat jokalari min hartuta zeuden, eta galdetu zidan ea beraiekin jokatu nahi nuen, hilabete batez. Egia esan, ilusio handia egin zidan han jokatzeak, inoiz ez bainuen etxean jokatu. Familiarengandik eta lagunengandik gertu egotea, eta han hilabete bat pasatzea ona zen niretzako. Emaitzak ez ziren onak izan, baina hilabete ona pasatu nuen etxean.
Urko Otegi

Urko Otegi.

Arantza txiki bat duzu Euskal Herrian gehiago jokatu ez izanagatik? Bai. Kontua da, profesionalen munduan, zaila da —esaten den bezala— zure herrian profeta izatea. Hemezortzi urterekin  atera nintzen kanpora, baina, egia esan, oso eroso sentitu naiz etxetik kanpo. Beti daukazu etxean jokatzeko ilusio hori. Senide eta lagunen artean egotea onena dela uste dut. Baina beno, nire ibilbidea horrelakoa izan da. Arantzatxo hori eduki dut, hilabete horretan kendu nuen, eta kitto. Zu, gainera, berandu hasi zinen saskibaloian jokatzen. Hamasei urterekin. Koxtapen arraunean ibiltzen nintzen. Aitak arraunean egin zuen ere bai, eta beti esaten zidan, nire altuerarekin [2,03 metro], saskibaloia proba nezan. Arraunean bizkarra izorratuko zitzaidala esaten zidan. Ni, egia esan, lagunekin arraunean oso eroso sentitzen nintzen, eta ez nuen sekula saskibaloian pentsatu. Ordura arte ez nuen baloi bat bera ere ukitu. Askatuak-en egin nuen proba. Ikusi zuten bi metroko gazte batek aukerak izan zitzakeela aurrera egiteko. Bi urte haietan lan asko egin nuen; udetan teknifikazio campusetara joaten nintzen. Han Forum Valladolideko batzuek ikusi ninduten, eta hemezortzi urte nituela sinatu nuen haiekin.
«Hilabete bat jokatu nuen Donostian;?niretzako ona izan zen han jokatzea»
Horrelako kasu bat eredugarria izan daiteke nerabe batentzat, ez? Alegia, hamabi urterekin futbolaria —kasu ohikoena delako— ezin izango duela konturatu, eta frustrazioa izan dezakeelako. Nik beti pentsatu dut, lehen mailara igotzeko, edo profesionala izateko, gauza asko gertatu behar direla. Lehendabizikoa da bakoitzak bere lana egin behar duela, sakrifizio handia da. Uda haietan, lagunak hondartzara edo festetara joaten ziren, eta nik astebete pasatzen nuen Laredon (Kantabria). Horrez gain, talde bat fijatu behar da zugan, eta haiek zure aldeko apustua egin behar dute. Prentsak ere laguntzen du. Horri batu behar zaio bakoitzaren ilusioa eta lan asko egitea. Hala egiten bada, gauzek posible dute aurrera egin. Bukatzeko, aipatu duzu aurtengo denboraldia ez doala hain ongi. Zeintzuk dira helburuak? Azkenaldian hobeto gauden arren, helburua goiko postuetan ibiltzea zen. Pasa den denboraldiko taldetik bik bakarrik jarraitzen dugu, eta talde berri bat osatzea oso zaila da hasieran: fitxaketak ohitzea, entrenatzaile berria… Gainera, antolatzaile amerikarrarekin ez dugu asmatu. Taldetik kanpo joan behar izan du, eta ordezkorik ez dugu aurkitu oraindik. Azkeneko bost neurketatik lau irabazi ditugu, eta gorantz goaz. Oraindik bigarren itzuli osoa falta da, eta suposatzen dut gora joango garela. Lanarekin aurrera egingo dugu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.