Askorretako langile ohi bati minbizia amiantoak eragin diola aitortu diote

Lanerako ezintasun iraunkorra aitortu dio gizarte-segurantzak.

Zamakona ontziola

Ontzioletako langileak amiantoarekin harremanetan lan egin dute urtetan.

Kaltetuak 57 urte ditu gaur egun. 15 urte zituela hasi zen Pasaiako Askorreta eta Mendia ontzioletan lanean, ontzietarako motorrak eta marruskaduraren aurkako eserlekuak egiten. Pleurako mesotelioma gaiztoa diagnostikatu diote, eta ebazpen batek aitortu berri dio minbizia lanak eragin ziola, amiantoarekin kontaktuan aritzearen ondorioz. Bigarren ebazpen bat egon da, gaixotasun bera duen Beasaingo CAFeko langile baten alde. Gipuzkoako gizarte-segurantzak lan gaixotasuna onartuta, prestazio handiagoa kobratuko dute aurrerantzean kaltetuek, eta horrez gain, kalte ordainak exijitzeko aukera izango dute, aipatu bi enpresek langileak amiantoaz babesteko neurririk ez zutela hartu argudiatuta.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.