[Bideoa] Nerea Perez, Euskal Kirolari proiektuaren protagonista berria

Bateleren patroia bideo batean ageri da, arraunari lotutako euskarazko hiztegi propioa gazteengan hurbiltzeko helburuz.

Batelerak

16 urte ditu Nerea Perezek, eta Kontxa irabaztea zer den badaki jada.

Euskara eta Kirola uztartzen ditu Euskal Kirolari programak. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, eta kirolaren bitartez gazteen hizkuntza ohituretan eragin nahi du, euskararen erabilera sustatuz ahalik eta modu hurbilenean eta naturalenean. Proiektuaren barruan aurkeztu duten azken bideoan Nerea Perez ageria da, Bateleren patroia. Bideoan arraunari lotutako euskarazko hiztegia hartzen du hizpide Perezek, Egoitz Txurruka ‘Txurru’k egindako elkarrizketaren bitartez. Ankekoa nor den, puntakoak, ababorrak, istriborrekoak, popakoak, brankakoak; eta estroboak, toleta, ziaboga, luze… arraunaren gaineko denak euskara jator eta hurbilean adierazita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.