Tokiz aldatu dute Trintxerpe eta Herrerako tren geltokia lotzen dituen pasabidea

Kaiko Herrerako lanak aurrera doaz

herrera, pasabidea

Trintxerpetik Herrerako tren geltokira igarotzeko pasabidea tokiz aldatu dute.

Pixkanaka badoaz aurrera Herrera eta Trintxerpe arteko lotunea biziberritzeko lanak. Ondorioz, EuskoTreneko geltokirako behin behineko pasabidea tokiz aldatu behar izan dute. Bide zaharra itxi eta berri bat egokitu dute, hau ere behin behinekoa.

Begira jotzen du altxatu duten hormaren handitasunak.

Lanetan ikusgarriena, edonola ere, altxatzen ari diren horma tzarra. 2400 metro koadroko azalera du berriztatu behar duten eremuak. Trafikoa ordenatu eta oinezkoentzako guneak atonduko  dituztela agindu dute. Zonaldea leheneratzea beharrezkotzat denek jo duten arren, Pasaian ez dira falta egitasmoarekiko ahots kritikoak.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.