Udaletxera Andra Mari kaletik sartu beharko da lanak amaitu arte

Zu! zerbitzuaren arreta gunea hartzeko udaletxea egokitzeko lanek beste hiru bat aste irautea espero dute arduradunek,

Errenteriako_udaletxea

Orain arteko sarrera itxiko dute lanak bukatu bitartean.

Udaletxeko sarrera Andra Maria kalera aldatu dute behin behinean. Zu! Zure Udala zerbitzua hartuko duen gunea egokitzeko lanak egiten ari dira eta haiek amaitu arte, datorren astelehenetik (hilak 15) aurrera sarbide berria erabili beharko dute udaletxeko harrerara jotzen duten herritarrek. Zu! zerbitzuaren arreta gunea hartzeko udaletxea egokitzeko lanek beste hiru bat aste irautea espero dute arduradunek, eta tarte horretan erabili beharko da, beraz, sarrera berria. Behin amaituta, betiko sarreratik izango da sarbidea. Lanak amaituta, Zu! Zure Udala zerbitzua, leihatila bakarreko zerbitzua jarriko dute martxan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.