Donostiarra jaiotzez, Intxixu-AEK-ko irakasle izan zen, eta herriko euskalgintzako kide aktibo izan zen

Uxua Larretxea (eskuinean) Korrika 20ren lekukoa eramaten.
Pasa den larunbatean hil zen Uxua Larretxea Alvarez, 31 urterekin, gaixotasun baten ondorioz. Donostiarra zen jaiotzez, baina ahizparekin batera Oiartzunera joan zen bizitzera, duela urte batzuk.
Segituan integratu zen bizitoki berrian. Saltsa akotan ibiltzen zen, ahizpa Itsasorekin batera, eta hainbeste maite zuen euskara irakasten aritu zen Intxixu-AEK-n. Oiartzungo Gure Esku Dagon ere sartuta ibili zen. Lehenago, komunikazioaren alorrean aritu zen; Berriarako eta Argiarako lan egin zuen.
Azkeneko agurra gaur arratsaldean egingo diote, Oiartzungo beilatokian. 16:30ean hasiko da agur ekitaldia.